Elorriaga Industria Eléctrica S.A. “Lancor” Bilbon sortu zen 1943an. Hasieratik, konpainiak kalitate handiko makina elektrikoen hornikuntzan aritu zen, geroago igogailuentzako motor elektrikoen sektorean espesializatua.
Mendearen aldaketarekin Lancor 2000 S.L. Zorrotzaurren 1958 urtetik erabilitako lantegi zaharra utzi eta El Campillo poligono industrialera (Gallarta, Bizkaia) mugitu zen, instalazio modernoago batzuetara. Hortik, fabrikatzen dituen produktuak herrialde guztietako igogailuetara eramateko lan egiten du. Lancor 2000 S.L. sektorearen eboluzioaren eragile nagusietako bat izan da, igogailuen erabileraren orokortzeaz geroztik, pasaden mendearen erdialdera.
Enpresako bi langileek gogoratzen dute egoitza Zorrotzaurren zegoenean, askok kanala gurutzatzen zuten itsasontziak erabiltzen zituztela penintsulara heltzeko. Bertan egiten ziren hilarak ere gogoratzen dituzte, inguruko tailerretan lan egiten zuen jende kopuru handia dela eta.
2003-2004 inguruan konpainiak Erriberan okupatu ohi zituen 14.025 metro karratu inguru saldu zituen. 2008ko urrian, Elorriaga Industrias Eléctricas S.A. (Lancor) enpresaren egoitzaren parte ziren hiru eraikin eraitsi ziren.
Lancor-en bulego eraikin zaharraren kontserbazioa jasotzen du Hiri-planak.
2017:
2008ra bidaiatu: