Miguel 2000. urtean iritsi zen Erriberara. Bilbo hiriko zentrotik zetorren, eta espazio handi baten bila zegoenez, erriberako pabilioi bat erosi zuen.
Miguelentzat Erriberara mugitzea abentura bat izan zen. Izan ere, Bilbotik auzo txiki honetara egindako aldaketa handia izan zen. Erriberan pasa zituen lehenengo urteei buruz eta etxebitzen berreraikitze prosezuari buruz hitz egiten du eta auzora iritsi zeneko pasartea gogoratzen du, bi urtez kale gorrian geratu zenean bere pisua berreraikitze prozesuan zegoelako.