Hiriko Memoria – ZAWP Hiriko Memoria – ZAWP Hiriko Memoria – ZAWP
  • Proiektuak
  • Ibilbideak
  • Argitalpenak
  • Parte hartu
  • Mapa
Iniciar sesión
  • Proiektuak
  • Ibilbideak
  • Argitalpenak
  • Parte hartu
  • Mapa
  • inicio
  • rutas
  • Tabernak

Tabernak

Abestiaren hitzak bezala “Bares, qué lugares …”
Auzo bat ulertzeko bere tabernak ezagutzea baino modu hoberik ez dagoela esan ohi da. Erriberako tabernetan zehar eta hauen jabeen eskutik egindako ibilbidea da hau; azken hamarkadetan auzoan gertatutako aldaketen isla.

 


1
Modes – Julen Taberna


Victor 1989an iritsi zen etxetresna elektrikoen enpresa batean lan egiteko. Bera eta bere familia ziren taberna honen arima 2015 arte.
Tabernaren izena aurreko jabearen ondarea da, Julián. Petrilean, tabernaren aurrean, plaka oroigarri bat mantentzen da bere ohorean; bertara ateratzen zen Julián arnasa hartzera 15:30etan, menu zerbitzua amaitu ondoren.
(gehiago…)

 Ver Más

2
Urdederra Taberna


Urederra Erriberan sartzean aurkitu daitekeen lehenengo taberna da. Oraindik askok "Zorrozaurre" izenez ezagutzen duten taberna hau 2002an jaio zen David Isasi Carrascosa-ren ekimenez.
Davidek dio tabernaren lehen jabea Vicinay enpresako langile bat izan zela, gaueko txanda amaitu ondoren, ogitartekoak egiten zituenak enpresa bereko langileei saltzeko. Esaten dutenaren arabera ilea ere mozten zuen.

(gehiago…)

 Ver Más

3
Erribera taberna


Urte askotan zehar Erribera taberna Mari Mar eta Luis “El Chapas” auzokideek eraman zuten aurrera. Garai hartan taberna oso ezaguna zen bertan antolatzen ziren karta jolas partida luzeengatik. Auzotarrek diote taberna ileapaindegi bilakatzen zela ere. Taberna izan aurretik, besteak beste, Electricidad Uria bezalako beste enpresa batzuk egon ziren lokal honetan.
Hainbat urtetan zehar, hamar baino gehiago, Vanesak zuzendu zuen Jon Ander-en laguntzarekin. Argazkietan birgaikuntzaren aurreko irudiak eta Erriberako sukaldaria izan zen Raquel "La Abuela"ren agurra ikusi daitezke.
Gaur egun, taberna Olga eta “El rubio”ren eskuetan dago.
(gehiago…)

 Ver Más

4
Begoña Taberna


Ángel eta Nataliak urte luzez Begoña tabernan Erriberako patata tortilarik onenak egiten zituztela diote.
El Begoña izan aurretik, Morga Taberna izan zen. Bere garaian, taberna ez ezik, auzoko tabako denda ere izan zen.
2014an itxita egon zen eraikinaren birgaitze lanak direla eta. 2015ean bere ateak ireki zituzten berriz ere jabe ezberdinek. Gaur egun Emiliok darama auzoko taberna historiko hau.Bere patata tortillak oso onak dira oraindik ere.
(gehiago…)

 Ver Más

5
Santi Taberna


Azken urteetan Santi Tabernak jabe ezberdinak izan arren, Javi izeneko tabernaria gogoratzen dute auzotarrek. Izan ere, Javi betidanik egon da ondoko enpresetako langileei janari zerbitzuak eskaintzen.
(gehiago…)

 Ver Más

6
César Taberna


César Taberna gurekin izan da 1981az geroztik eta bere garaian lau langile zituen. César Taberna izan aurretik Mendieta taberna izan zen, "El bigotes" edo "El de Manu" bezala zen ezaguna auzoan.
César-ek dio auzoan tailer gehiago zeudenean, kafetegia kafez betetzen zuela, "café completo" eskatzen zuten langileentzako: kafea, kopa eta zigarroa.
Taberna itxita egon zen birmoldaketa lanak direla eta, eta gaur egun Digipen proiektutik datozen bezero berriak ditu.
(gehiago…)

 Ver Más


 
 
 
 
Basado en Ubiqarama ─ Una web de Zawp, con soporte de Infinitum Creative | Términos y condiciones