Enpresak
Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre auzoen historia uhartean egon diren enpresei egon da lotuta beti. Garai batean tailer txikiek zein enpresa ertainek edota Relax, Artiach, Vicinay Cadenas eta Toldos Goyoaga bezalako multinazional enblematikoek aurkitu zuten beraien egoitza eremu honetan. Mota guztietako enpresek eman zioten bizitza auzoen kaleei urte askotan zehar, eta hemen kokatutako enpresa kopurua nabarmena zen.
Bi auzoen distira industrializazioarekin heldu zen. Pixkanaka, krisia eta enpresen jardueretan gertatutako aldaketak direla eta, enpresak beste toki batzuetara mugitu ziren edo desagertu egin ziren, eremuaren itxura erabat eraldatuz. Lantegiak desagertu egin ziren eta lekua utzi zioten espazio hutsei.
Lonas y Toldos Bilbo Goyoaga fabrika zegoen lekuan, lehenago marea-errota bat zegoen. Geroago, lurrak xukatu zirenean Lemonauría baserria eraiki zuten.
1833an Juan Bilbao-Goyoagak itsasadarran egiten ziren edota portuan zeuden itsasontziak hornitzeko sokak, belak eta olanak egiten zituen lantegi bat eraiki zuen kokapen berean. 1911n sute bat jasan zuen; instalazioak eta Goyoaga familiaren etxebizitza sutsituta geratu zen eta pabilioi berriak eraiki behar izan zituzten.
Ontziolak desagertu egin zirenean, bere jarduera egokitu eta eraikinen fatxadetan edo eguzkitik babesteko erabiltzen ziren ohialen fabrikazioan espezializatu zen. Ekoizpen-jarduera berri honek irabazi handiak eman zizkion 90eko hamarkadara arte. Konpainiak krisi handia jasan zuen orduan eta Deustuko Erriberako lantegia Bilboko Udalari saldu behar izan zion.
2005.urtean, itsas eta ontzigintzan aritu zen lehen enpresetako bat izan zenaren eraikin hau eraitsi egin zuten. Hala ere antzinako fatxadaren 1912. urteko teila-panela gorde egin zen.
(gehiago…)
1960an, sortu eta 2 urte ondoren, Colchón Relax-ek bere egoitza mugitu zuen Kastrexanatik Deustoko Erriberara.
Colchón Relax (Industrias Relax Zaragoza-ren parte) torlojugintzako fabrika zahar honetan garatu zuen bere aktibitatea 2011.urtera arte. Gaur egun eraikin hau Airlan konpainiak erabiltzen du.
Eraikuntza hau Deustuko Erriberaren eta Zorrotzaurre Erriberaren arteko banaketaren erreferentzia da garabietako batekin batera.
(gehiago…)
Praxair (Compañía Nacional de Oxígeno) eraikina, Olagorta kalean kokatua, Jaureguizar enpresa eraikutzailearen jabetzakoa zen. Urte askotan zehar eraikina egoera larrian egon zen eta etxebizitza gabeko pertsona askok bizileku bezela erabili izan zuten. 2014ko ekainean Praxair konplexua osatzen zuten eraikinak eraitsi egin ziren.
Praxair España Barakaldora mugitu zen eta Nippon Gases izatera pasatu zen, Taiyo Nippon Sanso Corporation-en parte.
(gehiago…)
Productos Vulcanizados S.A. 1956. urtean sortu zen eroale elektrikoak fabrikatzeko. Tentsio baxuko era guztietako kableen diseinu eta fabrikazioan aditua da. 2009an Productos Vulcanizados taldeak Propol karga-jasogailuak ezagutzera eman zituen; poliuretanozko estaldura-kablea, eraikuntza lanetan eraikinen kanpoaldean erabilitako karga-jasogailuetan erabiltzen dena eta 150 metroko altueretan eta -20ºC-ko temperaturetan lan egitea ahalbidetzen dutenak. Eraikina Deustuko Erribera amaitu eta Zorrotzaurre izatera pasatzen den puntuan eraiki zen. (gehiago…)
Ver MásBetaren jabetza, nahiz eta Bilboko udalak eta Eusko jaurlaritzak izan, jabetza pribatu ere bada. Diru publikoa hiriarentzako zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen da, eraikitzeko edo karrozak gordetzeko gune da. Beta fabrikaren atzean, beste eraikin batzuk daude, lehen fabrikaren parte zirenak eta gaur egun oraindik familiaren jabetza direnak. Jarraian datozen argazkiak, Beta familiak luzatutako argazkiak dira.Iraganean Beta torloju fabrika bat izan zen. Auzoaren berregituratze plan berriaren barne Beta eraikin zaharra zutik mantenduko da. Izan ere, balio arkitektoniko eta industrial handia mantentzen du. Bertan, Matematiken Euskal zentrua kokatuko dute.
- El centro vasco de Matemáticas tendrá su sede definitiva en Zorrozaurre (12/04/11)
- Fuera de la fábrica Beta
- En marcha la reforma de uno de los edificios industriales emblemáticos
Consonni Electromecánicas 1953an jaio zen hau eta Consonni termoelektrika lotzen zituen beste konpainia batetik.
1976-77an konpainiak Zorrotzaurrera mugitu zuen bere jarduera, aurrez beirazko hodiak egiteko erabili ohi zen eraikin batera.
Electronecánicas Consonni-k oraindik auzoan egiten du lan potentzia baxu eta ertaineko panel elektrikoak sortzen.
Bideoan Javier Elorriagak, bere Administrazio Zuzendariak, auzoak bizi izandako eboluzioaz hitz egiten du. Auzora heldu zenean, 1975 urtean, 2500-3000 langile inguru egon ohi ziren auzoan, taberna eta jatetxeek menua eskaintzen zioten hauek guztiei, eta kamioi eta autobusak auzoaren bizitzaren parte ziren. Denborak aurrera egin ahala enpresa handiak desagertu ziren eta tailer txikiagoei utzi zioten lekua. Hauek ere denborarekin itxi egin ziren, auzoen itxura guztiz aldatuz.
Javier-ek gainera Hirigintza planak gauzatutako ziurgabetasun sentipena azpimarratzen du.
(gehiago…)
Cromoduro enpresak Aplicaciones Industriales del Cromo Duro S.A. familia enpresan du jatorria. 1953an sortu zuen Juan Retolazak, eta automobilgintza zen bere jarduera nagusia.
Urteak aurrera egin ahala salmenta zein langile kopurua hazi zen eta emaitza Cromoduro Korporazioaren sorrera izan zen. Honek automozio sektorean irtenbide integralak eskaintzen dituzten enpresa talde bat biltzen du (Cromoduro diversificación S.L., Aplicaciones Industriales del Cromoduro S.A., Cromoduro Barcelona S.L., Cromoduro Plásticos S.A. eta Cromoduro FMI).
Gaur egun egiten dituen pieztako batzuk (Formula 1 motorreko kamisetak eta ate piezak, abiadura aldagailuak, segurtasun arkuak edo intsonorizaziorako elementuak) homogeneizatu egin dira. Hauen mozkin-marjina txikiagoa da Euskadin ekoizten badira, beraz, enpresak instalazio berriak ireki zituen Marruekosen.
(gehiago…)
1954. urtean Zorrotzaurrera heldu arte, hodiak ekoizten dituen enpresa hau Villabaso kalean zegoen, Termibus autobus geltokitik gertu.
(gehiago…)
Termoelectricidad Consonni-k erabilitako eraikina 1957. urtean eraiki zen. Bertan, izena ematen zion Sozietate Anonimoak erresistentzia elektrikoak egin zituen hainbat hamarkadetan zehar.
Azken urteotan, pabiloia mota ezberdinetako industria-makineria zaharreko biltegi gisa erabili izan da. Horregatik, 2013an Konsoni Lantegia izena hartu zuen eta 'Industria-lanaren kulturaren ondare zentro' gisa inauguratu egin zen.
Hau, hirigintza-planaren barnean, auzoan mantenduko den industria-eraikinetako bat da.
(gehiago…)
Elorriaga Industria Eléctrica S.A. "Lancor" Bilbon sortu zen 1943an. Hasieratik, konpainiak kalitate handiko makina elektrikoen hornikuntzan aritu zen, geroago igogailuentzako motor elektrikoen sektorean espesializatua.
Mendearen aldaketarekin Lancor 2000 S.L. Zorrotzaurren 1958 urtetik erabilitako lantegi zaharra utzi eta El Campillo poligono industrialera (Gallarta, Bizkaia) mugitu zen, instalazio modernoago batzuetara. Hortik, fabrikatzen dituen produktuak herrialde guztietako igogailuetara eramateko lan egiten du. Lancor 2000 S.L. sektorearen eboluzioaren eragile nagusietako bat izan da, igogailuen erabileraren orokortzeaz geroztik, pasaden mendearen erdialdera.
Enpresako bi langileek gogoratzen dute egoitza Zorrotzaurren zegoenean, askok kanala gurutzatzen zuten itsasontziak erabiltzen zituztela penintsulara heltzeko. Bertan egiten ziren hilarak ere gogoratzen dituzte, inguruko tailerretan lan egiten zuen jende kopuru handia dela eta.
2003-2004 inguruan konpainiak Erriberan okupatu ohi zituen 14.025 metro karratu inguru saldu zituen. 2008ko urrian, Elorriaga Industrias Eléctricas S.A. (Lancor) enpresaren egoitzaren parte ziren hiru eraikin eraitsi ziren.
Lancor-en bulego eraikin zaharraren kontserbazioa jasotzen du Hiri-planak.
(gehiago…)
Enpresa 1930 urtean jaio zen gutxi gora behera eta Bilbon kokatu zen 1949an.
Metalurgia eta Ferroaleaciones Especiales Sociedad Anónima (MEFESA) 1994.urtean Fabricación de Metales Duros - FMD Carbide izatera pasatu zen. Konpainiak metal gogorrezko piezak fabrikatzen ditu, wolfram karburoz eta kobaltoz osatutako material mistoa. Gogortasun handiko materiala da eta kalitate handia behar duten tresnen fabrikazioan erabiltzen da.
Zorrotzaurren denbora luzean egon arren, konpainia 2016 aldera mugitu zen Basaurira.
(gehiago…)
Erriberako industria eraikinik zaharrena Abet Laminati-k erabilitakoa zen, 1907. urtean eraikia.
Ontzi-industriara lotutako eraikin honek bere garabia eta kai-mutur txikia izan zituen garai batean. Denboran zehar jabe ezberdinak izan zituen, eta Abet Laminati enpresa izan zen hura erabiltzen azkena. Azken urtetan bere Bilboko egoitza lekuz aldatu zuen; espazio hau hutsik geratu zen Erriberako paisaia aldatuz.
100 urte baino gehiagoko historiaren ondoren Azaroak 2016an bota zuten eraikin hau. Hirigintza-planak auzoan zegoen eraikin industrial zaharrenaren desagertzea ekarri du berekin.
(gehiago…)
Papeles Nervión 1980. urtean sortu zen eta urtez Deustuko Erriberaren 45 zenbakian egon zen. Konpainiak papera eta kartoia birziklatu, berreskuratu eta biltzen zuen, eta Erriberan ezezik, Amorebieta eta Kantabriaen ere zituen zentroak.
2008an Despanorsa hondakin-kudeaketa enpresak Papeles Nervión xurgatu zuen. Papeles Nervión-en lan egiten zuten 100-150 pertsonek beraien lanpostua mantendu zuten eta fusioaren ostean taldeak urtean 500.000 tona inguru kudeatzen hasi zen. Despanorsa SAICA (Espainia) eta Newark San Andres (AEB) taldeen parte da eta Hondakinen Kudeaketan liderra da Iberiar Penintsularen iparraldean enpresa pribatuentzat zein erakunde publikoentzat. Bere birziklatze-teknologiak ordenatzea, garbiketa, salmenta eta saltzean datza, produktu desberdinak ekoizten ditu eta, hala nola paper-kartoia eta plastikozko balak, paletak, txatarra, ehunak ...
Urtez Papeles Nervión-ek erabilitako eraikina 1950 urtean eraiki zen eta 2018an eraitsi zuten.
(gehiago…)
Matricería Nervión 1981. urtean sortu zen metalurgiarako tresnak (moldeak, trokelak eta matrizeak besteak beste) egiteko. Hasiera batean automozio sektorerako egiten zuen lan batez ere, nahiz eta gero aeronautika sektorerako ere lan egiten hasi.
2009ko apirilean, Matricería Nervión-eko 102 langilek greba egin zuten astebetez, enpresak aurkeztutako EEEaren kontra prostesta egiteko. EEEak 14 langileen iraizpena zekarren berekin, horietako bost ordezkari sindikalak. Industria Federazioak greba babestu zuen eta Matricería Nervión-en zuzendaritzari eskatu zion espedientea kentzea arbitrarioa eta sinestezina izateagatik. EEEak kaltetutako hiru ordezkarik beraien aldeko ebazpenak dituzte. Zuzendaritzak langileek egunero ordubete eta laurden gehiago lan egitea nahi zuen, urtero ia 300 ordu gehiago. 2009ko ekainean, Matricería Nervión-ek borondatezko hartzekodunen konkurtsoa martxan jarri zuen. 2013an bere izena Útiles Matrices S.A.-ra aldatu zuen.
Enpresak erabilitako eraikina 2018an eraitsi egin zen.
(gehiago…)
Gaur egun Papelera gisa ezagutzen den eraikina 1958an eraiki zuen Industrias Taibok. Burdingintzan aritzen zen empresa hau Deustuko Erriberako eraikinera mugitu zen, seguruenik Kanalean egindako lanek bere jatorrizko lantegian izandako eraginaren ondorioz.
Industrias Taiboren ondoren Papelera Nervión paper fabrikak okupatu zuen espazioa, Arzoz familiaren jabetzakoa. Industria-nabea erabiltzen azken konpainia izen zen hau eta ondoren hutsik egon zen urtez.
ZAWP espazioko jabeekin eta erakundeekin elkarrizketetan hasi zen, honen kontserbazio eta berreskurapenerako modu bat aurkitzeko nahian, Master Planaren kanpoan geratzen baitzen.
2012an Industri Ondareko Euskal Euskartearekin batera egindako lanari esker Papelera Zorrotzaurreko Plan Bereziaren barruan ekipamendu publiko gisa sailkatu egin zen.
2018an Kunsthal goi mailako diseinu zentroaren egoitza gisa erabiliko zela ezagutzera eman zen.
(gehiago…)
2013an oraindik ontzigintzan ziharduen konpainia bat zegoen Erriberan. Pilpilka eta bere jabea, Pedro Murelaga, auzoaren parte izan dira denbora luzean Sagardui kalean Vicinay Cadenas-en ondoan zegoen bere lokaletik.
(gehiago…)
VICINAY Cadenas jatorri familiarreko enpresa da, Otxandion (Bizkaia), duela 200 urte baino gehiago jaio zena. 1929an, ia bere ibilbidearen hasieratik, Deustuko Erriberan kokatu zen, eta urteekin inguruan zegoen industria-espazio zabalena osatu zuen.
1957tik aurrera, enpresa Europako hainbat herrialdeetan hasi zuen lana, Erresuma Batuan eta Norvegian hala nola, eta Estatu Batuetara, Brasilera, Txinara, Singapurrera edo Malaysiara kateak esportatzen hasi zen. 90eko hamarkadan petrolio-industriarako kateen fabrikazioaren munduko buru bihurtu zen. Vicinayk egiten dituen kateak etengabeak dira, ez dago ez fisurarik ez ebakidurarik kate-mailen artean, beroan elkartzen dira, eta, beraz, horien haustura ezinezkoa da.
2014an gutxi gora behera, Vicinay Cadenas lekualdatzen hasi zen, zenbait egoitza ireki zituen eta bere ekoizpen-zentroa Sestaoko lantegi berri batera mugitu zuen. Enpresak okupatutako espazioa osatzen zuten pabiloi gehienak 2018an bota egin zituzten. Urte horretan bertan, auzokideek konpainiaren antzinako bulego-eraikina Kulturak eta Ekintzak bateratzen dituen auzogune gisa erabiltzen hasi ziren Bizinahi izenpean. Hau Master Planaren barruan kontserbatutako industria-eraikuntzetako bat da, Tknikaren egoitza izateko, lanbide heziketako ikerketa eta berrikuntza aplikatuaren zentroa.
VICINAY Cadenas, Deustuko Erriberan dago oraindik, Coromina eraikinean.
(gehiago…)
Serrería Fernández zerrategia Fernández familiaren eskutik jaio zen. 40ko hamarkadan oraindik Deustuko Erriberan bizi diren auzokideen aitonak arotza tailer bat sortzen du bere 3 semeekin eta langile batzuekin. Urte batzuk geroago, Deustuko Erriberako 47 zenbakian lehen zerrategia finkatzen du.
Enpresak Gineatik eta beste herrialde batzuetatik egurra inportatzen du, hura moztu eta produktu desberdinak sortzeko. Zura gogorra taulak egiteko mozten da eta egur zuria kontratxapatua egiteko erabiltzen da. Geroago zura altzariak eta upelak edota ontzi partizioetarako erabiltzen da.
Kontratxapatuaren ondoren, egurraren inportazioa jaitsi egiten da eta zerrategia aglomeratua lantzen hasten da, zerrautsa trinkotuz sortzen dena.
Denborarekin, merkatuan produktu berriak agertzen dira, beraz, egurraren eskaria murriztu egiten da eta zerrategia produktu asko merkaturatu behar ditu atzerriko enpresekin lehian jarraitu ahal izateko. Ekoizpena murriztu egiten da eta zerrategia 1993 inguru ixten da.
Konpainia itxi ondoren, zerrategiak okupatutako espazio handia zatitzen da, tailer ezberdinei alokatzen diren hainbat pabiloi txikiagoak sortuz.
Urteak aurrera egin eta eraikin horietako batzuk kultura eta sormenerako espazio bihurtzen dira ZAWP proiektuaren eskutik.
Eraikin horietako batzuk 2019an desagertzen dira hirigintza planaren aurrerapena dela eta.
(gehiago…)
Serrería Fernández zerrategiak bere jarduera eten zuenean, bere espazioa zatitu eta hainbat tailer txikiagoetan banatu egin zen. Orduan, Molsa tailerrak horietako bat okupatu zuen, geroago Garabia Aretoa izango zena.
Molsa (Mol S.L.) lantegiak balaztak, kolektoreak eta portuen garabietan erabiltzen ziren beste zenbait pieza egin zituen Deustuko Erriberan Asuara mugitu zen momentura arte.
Cipriano lantegian lan egin zuen eta, geroago kultur espazioari izena eman zion garabia teilatuara igotzeko erabili ohi zutela kontatzen du. Beste garai batean inguruan egoten zen jende kopurua ere gogoratzen du auzoari egindako bisitan.
Hau Master Planaren barruan ekipamendu publiko gisa mantentzen den eraikin industrialetako bat da.
(gehiago…)
Espainian gaileta lantegi izateko pentsatu eta eraikitako lehenengo eraikina izan zen. Familia bereko Jose Artiach Garate ingeniariak diseinatu zuen. 1923an 67 langile zituen lantegiak, 55 emakumeak ziren. Langileek 3 eta 9 peseta arteko soldata jasotzen zuten lan egun bakoitzeko espezializazioaren arabera. 1924an, 88 langilerekin (63 emakume), txandakako lan sistema bat ezarri zen zeinari esker egunereo 18 tona fabrikatzen ziren; aurretik ekoizten zenaren bikoitza. 40ko hamarkadan 600 pertsona egiten zuten lan Artiach-en. 70eko hamarkadan bere garai onena bizi izan zuen lantegiak 800 langile batuz Deustuko Erriberako bere fabrikan. Nahiz eta industriala izan, fabrikazio prozesuak eskulan ugari behar zuen.
Geroago, lantegia tokiz aldatu zutenean, eraikina lokal desberdinetan banandu zen eta jabe ezberdinek okupatu zuten, hala nola Comercil Férrica S.A.k.
2012az geroztik eraikinak hainbat proiektu kultural jasotzen ditu.
Zorrotzaurreko Master Planak eraikin industrial honen parte bat mantentzea jasotzen du.
(gehiago…)
Mármoles Arteaga 2005. urtean sortu zen. Harrezkero harri naturalei (marmola edo granitoa besteak beste) lotutako manipulazio prozesuetan oinarritu du bere aktibitatea 2012an likidatu zen arte. Hala ere, oraindik ere posible da bere material eta sorkuntza batzuk Erriberako espazio honetan ikustea.
(gehiago…)