Jesse eta Estibalitzekin hasi genuen elkarrizketa, azkenean, Javi, Miguel eta Izaskunekin batera amaitzeko aukera izan genuen.
Herri txikiaren esentziaz, kamara atera eta auzotar gehiago gehitu ziren elkarrizketara. Elkarrizketaren erdigunea auzoaren berregituratzea izan zen beste behin.
Auzo honen desberdintasunak beste auzoarekin nabariak dira. Izan ere, Bilbo hiriko beste auzoetan prozesu urbanistikoa egitea errezagoa izan da. Aldiz, Erriberaren etorkizuna kolonkan dago, kanalak auzoan aldaketa urbanistikoak egiteko mugatzen duelako. Hala ere, auzoaren berregituratze planak 400 auzokideetatik 15.000 izatera salto egin nahi du.