Estibaliz eta Jesse

Estibaliz eta Jesse Deustuko Erriberara iritsi ziren 1996ko martxoan, beraien semeak 4 urte zituenean. Deustun bizi ziren, eta Erriberara mugitu ziren pisuen alokairuaren prezioa dela eta.

Beraien esperientziaz hitz egiten dutenean, herri baten antza zuen auzo bati buruz hitz egiten dute, eta nola tabernak eta auzoko jendea ezagutu ahala Deustu alde batera utzi zutela kontatzen dute.

Bertan bizi izandako esperientzia garrantzitsuenetako bat auzoan orokorrean eta beraien etxean bizi izan ziren erreforma da. Erriberako funtsezko elemntu batez ere hitz egiten dute, Erriberako Auzo Elkartea. Diotenez, enpresa handiak martxan zeudenean paper garrantzitsua zuen elkarteak, baina geroago desagertu egin zen. Etxeetako batean egondako arazo bat dela eta, auzokideek batzar bat antolatu zuten plazan, eta horri esker berriro aktibatu egin zen Auzo Elkartea. Ordutik Auzo Elkarteak presentzia handia du Deustuko Erriberan.

Comentarios 0


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude