Jose María Macho

Jose Maria Macho “Machito”, Erriberan jaio zen, 1941eko apirilean eta Erriberan bizi eta hezi izan da. Behin ezkonduta, Begoña auzora mugitu zen.

Baina hala ere, betidanik egon da Erriberara lotuta. Izan ere, lagun asko mantendu ditu auzoan. Auzoarekiko lotura emozionala eta presentziala erabatekoa izan da.

Elkarrizketan Machok gauza asko kontatu dizkigu, iraganeko auzoa deskribatuz, aldaketa anitzak jasan dituen auzoa izan da eta. Adibidez, ondo gogoratzen du Lehendakari Agirre kalea eraiki baino lehenago Bilbo hiriko beste aldera joateko Erribera auzoa zeharkatu beharra zegoela. Erriberako auzoa eraiki zeneko oroimenak ere ekarri ditu gogora eta nola lehenengo jaun-hartzea egin zuten generazioa izan zirela. Denborarekin desagertzen joan diren dendak ere gogoratzen ditu, eta azkenik, bertara iristen ziren langile talde handiak.

Comentarios 0


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude