‘La Isla que Nunca Fue, las memorias de un náufrago inglés en Zorrozaurre’ da Robert Alcocken eleberriaren izenburua, Deustuko Erribera/Zorrotzaurre protagonista duena.
Almudena eta Robert Zorrotzaurrera heldu ziren 2000. urtean, bertan pisu bat erosi zutenean. Auzoak aura eta indar propioa duela diote, eta auzora iritsi zirenean Bilboko bizilagun askorentzat alde hau ezezaguna zela gogoan dute.
Almudena Auzokideen Elkartearen parte zen Hiri Plana ezagutzera eman zenean. Momento horretan prozesuaren parte aktiboa izatera gonbidatu ez zituztenez gero, beraien prosezua sortzea erabaki zuten, auzoaren etorkizunerako desioen eta kezken inguruan eztabaidatzeko Foro bat sortuz.