Gune kulturalak
Zerrategitik arte eszenikoetarako espaziora, tailerretik erakusketa aretora. Erriberako antzinako industria eraikin askok bizitza berri bat izan dute arte eta kulturarako espazio gisa dantza, argazkigintza edo antzerkiak okupatuta. Istorio zahar batekin jarraitzeko narratiba berria.
“Ideia berriek eraikin zaharrak behar dituzte” – Jane Jacobs.
Garabia ZAWP aretoa diziplina anitzeko espazio izan baino lehen, Fernandez zerrategiaren zatiketatik sortutako tailer bat zen; Talleres Molsa.
2011n diziplina anitzeko areto gisa berreskuratu zenetik, Garabiak hainbat jarduera antolatzen ditu sortzaile eta artista ugariren esku. Garai honetan, Garabia kultur ekintzak erakusteko aukera sustatu eta areagotzeko lekua da. Horrek, publikoari ongietorria egiteaz gain, artistek ZAWP-en egonaldian lan egin dezaten espazio gisa balio du.
2019aren amaieran, master planaren aurrerabidearekin eta Haceria Arteak Elkartearen leku-aldaketarekin, Garabia Pabellón 6-en parte izatera pasatzen da.
(gehiago…)
Espacio Open Deustuko Erribera/Zorrotzaurre-ri bizia ematen dion kultur ekimenetako bat da. Artiach eraikinean kokatuta dago, urtez Bilboko Gaileta Fabrika izan zen eraikinaren zati bati erabilera berria emanez.
Hemendik hainbat proiektu garatzen ditu, hala nola Open Your Ganbara merkatua, Maker Faire teknologia jaialdia edo Fab Lab Bilbao teknologia eskola.
(gehiago…)
Espazio hau 2008an erabiltzen da lehen aldiz kultur espazio gisa.
Urteetan zehar hainbat artistek erabiltzen dituzte espazio honen hormak beraien obra artistikoen oinarri gisa, eta plazan kokatutako kultur espazioetara hurbiltzeko publikoak erabiltzen duen sarrera nagusia da.
2017an, eta zenbait hilabete itxita egon ondoren, ZAWP DENDA bezala irekitzen da. Oinarrizko elikagai eta higiene produktuen salmentarako jaiotako auzo denda txikia da hau. ZAWPen eta bere barne dauden proiektuen informazio puntua eta sortzaileek bereien sormenak eta produktu artistikoak erakutsi eta saltzeko espazioa ere bada.
(gehiago…)
Arte Eszenikoetarako berreskuratutako espazio industrial hau Fernández zerrategiaren parte zen.
2011az geroztik, Pellon 6 proiektuaren egoitza da, Arte Eszenikoen, Dantza eta Antzerkiaren munduko 13 sortzailek sustatua sinergien sorrera sustatzeko asmoz.
Proiektuak konpainia gazte bat, ekoizpen propioak eta antzerki laburreko jaialdia du besteak beste.
(gehiago…)
Haceria Aretoa 1998an sortzen da, jada desagertutako Juan Antxieta Arte Eszeniko, Dantza eta Musika Eskolako zenbait ikasleen eskutik. Haceria Arteak elkartea sortu ondoren Fernández zerrategiaren parte zen espazio hau eraldatzen dute kolektibo artistikoentzako, interpretazio eskoletako, Arte Ederretako eta akademietako ikaslentzako eta era guztietako artistentzako topagune gisa.
Zinema eta telebistako filmaketak, irratsaioak, ekitaldiak, dantza eta antzerki ikuskizunak eta kontzertu amaigabeak egiten dira areto honetan.
Deustuko Erriberan iragan industriala duen espazio bat berreskuratuz jaiotako lehenengo espazio kulturaletako bat da.
2019aren amaieran, eta hirigintza planaren garapenaren ondorioz, Haceria Arteak hartzen duen eraikina desagertu egiten da.
(gehiago…)
Lehenago Fernández zerrategiaren parte zen eraikin hau EIDABEk okupatzen du geroago.
Konpainia kultur kudeaketan aritzen da, bereziki haur eta gazteen aisialdian, antzerki ekoizpenean eta ekitaldien antolaketan. Espazioa, gehienbat, beraien ekoizpenetarako sortutako materialak gordetzera zuzenduta dago.
2019aren amaieran, hirigintza planaren aurrerapena dela eta eraikina desagertu egiten da eta enpresa Bilbo erdira mugitzen da.
(gehiago…)
Izen honekin, Serrería Fernández zerrategiaren parte zen lantegi zaharra, ZAWPren egoitza bihurtzen da 2011. urtean.
Haceria Arteak-en bulegoez gain, espazio handia behar ez duten sortzaile eta kudeatzaileentzako lanerako espazio partekatua da.
2019 hasieran espazio honek aldameneko eraikinak nola eraitsi egiten diren ikuste du. Urte amaieran eraikina desagertu egiten da eta Haceria Arteak elkartea Zorrotzaurreko bere instalazio berrietara lekualdatzen da. (gehiago…)
Vicinay Cadenas enpresaren egoitza izandako eraikin hau hutsik geratzen da 2018 urte hasieran. Denbora gutxian hainbat lapurreta jasaten ditu, beraz, Deustuko Erriberako auzotarrek bigarren bizitza ematea erabakitzen dute. Apirilean Bizinahi auzoko gune sozial eta kultural autogestionatua bihurtzen da. (gehiago…)
Ver MásZAWPLab Fernández zerrategiaren parte zen eraikin honi bizitza berria emateko sortutako gunea da.
2011 urteaz geroztik sortzaile ugari pasatzen dira hemendik. ZAWPLab lan-espazio ez ezik, bizitzeko lekua ere bada; egoitzan dauden artista eta sortzaileak beraien proiektuak abiarazten dituzten ekintzaileekin partekatzen dute espazioa.
Espazio honek ekimen ugariren jaiotza eta hazkundearen lekuko da 2019. urtera arte. Hiri Planaren aurrerakuntzaren ondorioz, eta Haceria Arteak Elkartearen lekualdaketa dela eta berriro hutsik geratzen da erabilera berri baterako.
(gehiago…)
Pabiloi hau ETC 02 deituriko ZAWPen partetakutako lan espazioa bihurtu zen 2011n.
Antzina Serrería Fernández zerrategiaren parte zen eraikin honek hainbat urtetan zehar ekimen ezberdinak hartzen ditu beraien hasiera eta hazkunde prozesuetan, 2019. urtera arte hain zuzen ere.
(gehiago…)
Maderas Deustoren egoitza izandako eraikina zirku espazio bihurtzen da 2012an.
Kukutza gaztetxea itxi ondoren, ordura arte bertan aritzen zen artista talde bat ZAWPera hurbildu zen espazio egokia aurkitzeko laguntza bila. Horrela jaio zen Karola Zirko Espazio Zorrotzaurren, zirku eta kale antzerki espazioa, konpainiek beren arlo guztiak garatu ditzaten, Bilbon zirkuaren eta arte eszenikoen zabalkundea laguntzeko.
(gehiago…)
Zirkozaurre gutxi gorabehera 2012tik Artiach eraikinean kokatutako zirko arteen sorkuntza eta erakusketen espazioa da. Zirko disziplina desberdinak elkarbanatu eta elkarbizitzeko pentsatua dago, hauek auzoan integratuz, biak hobetu eta proiektatu ahal izateko.
Elkarteak desagertutako Kukutza gaztetxean du jatorria, eta zirku sektorearen profesionalizazioa bilatzeko sortzen da, formazio, sorkuntza edota bitartekaritzan arreta berezia jarriz.
(gehiago…)
Guretxoko Bilboko lehenengo skate eskola da.
2006an hutsik dagoen espazio baten egokitze lanei esker sortzen da kirol honen praktika sustatzeko.
(gehiago…)
Desindustrializazioaren ondoren hutsik geratu zen eraikinetako bat Piugaz eskalada eta kirola gunea izatera pasatu zen 2015ean.
ASD Gaz italiar kolektiboak Bilbon eskalada gunea bihurtzeko leku baten bila zebilen. Florentzian antzeko proiektua kudeatuta zuten hamar urtez eta, Erriberan interesatuta, ZAWPekin jarri zen harremanetan. Azkenean, Hiri Planaren 2. fasean kokatutako 2.000 metro koadro inguruko espazioa hartu zuen Piugaz Bilbao sortuz. Harrezkero Piugaz eskaladarako erreferentzia bihurtu da, Europako onenen mailan.
(gehiago…)