Hiriko Memoria – ZAWP Hiriko Memoria – ZAWP Hiriko Memoria – ZAWP
  • Proiektuak
  • Ibilbideak
  • Argitalpenak
  • Parte hartu
  • Mapa
Iniciar sesión
  • Proiektuak
  • Ibilbideak
  • Argitalpenak
  • Parte hartu
  • Mapa
  • inicio
  • rutas
  • Auzotarrak

Auzotarrak

Batzuk Erriberan jaio ziren eta beste batzuk geroago iritsi ziren. Badaude oraindik ere auzoan bizi direnak eta mugitu zirenak. Guztiek leku honen inguruko beraien oroitzapen eta esperientziak partekatzen dituzte, behin izan zena eta oraindik gaur egun beraientzako denaren paisaia eraikitzeko. Auzoko erretratu bat bere biztanleen eskutik.


1
Yolanda Veiga


Yolanda Veiga betidanik bizi da Deustuko Erriberan. Bere gurasoek jada egiten zuten. 2017ko otsailean egindako elkarrizketa honetan, Yolandak bere haurtzaroko oroitzapen batzuk partekatzen ditu eta auzoak hiri-planaren ondorioz egindako eraldaketa berrikusten du.

 Ver Más

2
Jose María Macho eta Luis Palomo


José María Macho Erriberan jaio zen; Luis Palomo oraindik txikia izanik heldu zen auzora. Biak Bilboko antzinako penintsula ospetsuaren historia ondo ezagutzen dute eta bere bilakaeraren lekuko izan dira. Auzoan zehar egindako ibilaldian paisaiaren eraldaketaren inguruan hitz egiten dute. Aurreko urteak gogoratzeko Erriberako festei buruz hitz egiten dute eta auzoko tabernak, dendak, tabako-dendak, eta ile-apaindegiak besteak beste zerrendatzen dituzte. Gainera, gaileta-egileak gogoratzen dituzte, egunero penintsula hiriarekin lotzen zuten ontziak erabiliz penintsulara joan eta etortzen ziren Artiacheko 500 edo 600 langile (emakumeak).

 Ver Más

3
Izaskun, Maritxu, Libe eta Izaskun


Batzuk Deustuko Erriberan/Zorrotzaurren hazi ziren. Besteak urteak daramatzate bertan. Beko Herri txokotik beste garai batean auzoa nola zen kontatzen dute; existitzen ziren banaketei buruz hitz egiten dute (3 zatitan) eta bertan zeuden denda eta negozioak zerrendatzen dituzte, hala nola Emilianoren ileapaindegia, nork egunak pasatzen zituen taberna eta bere negozioaren artean. Gogora ekartzen dituzte auzoaren parte izan diren zenbait auzokide eta familia, eta baita paisaiaren parte ziren etxeak, hala nola txerriak zuena edo oilategi bat zuena.

 Ver Más

4
Ziortza Etxabe


Ziortza Erriberara iritsi zen 2000. urtean. Etxetik kanpo urte batzuk egon ondoren Euskadira itzuli eta auzora mugitzea erabaki zuen batez ere bere kokapena dela eta. Momentu hartan paisaia erabat eraldatuko zuen Hiri Plana ez zen ezagutzen. Auzoaren azkenaldiko historia zuzenean bizi izan ondoren, Ziortzak eraldaketa prozesu honetan auzokideek eta kultur ekimen ezberdinek izan duten papereari buruz hitz egiten du.

 Ver Más

5
Miguel (Estibalitz & Jesse)


Miguel 2000. urtean iritsi zen Erriberara. Bilbo hiriko zentrotik zetorren, eta espazio handi baten bila zegoenez, erriberako pabilioi bat erosi zuen. Miguelentzat Erriberara mugitzea abentura bat izan zen. Izan ere, Bilbotik auzo txiki honetara egindako aldaketa handia izan zen. Erriberan pasa zituen lehenengo urteei buruz eta etxebitzen berreraikitze prosezuari buruz hitz egiten du eta auzora iritsi zeneko pasartea gogoratzen du, bi urtez kale gorrian geratu zenean bere pisua berreraikitze prozesuan zegoelako.

 Ver Más

6
Santi SOS


Santi SOS abeslaria, marrazkilaria eta aktorea da; azken batean, artista. Deustuko Erriberara iritsi zen duela urte batzuk bere artelanak sortzea ahalbidetuko zion espazio baten bila, beraz, denbora batez, auzoko zenbait etxe okupatu zituen beste artistekin batera. Santi SOS-ek okupazio mugimenduaz eta auzoan izandako garrantziaz hitz egiten du. Auzokideekin izandako harremana gogoratzen du eta nahiz eta bertara mugitu arte berarentzat ezezaguna izan, hiriko beste gune batzuetan ez dagoen auzo giroari buruz hitz egiten du. Santi SOSen webgunea

 Ver Más

7
Ascen Egia


1915ean heldu zen Egia Familia Deustuko Erriberara, Ascen-en aitak 8 urte zituenean. 1916az geroztik familiak 2011 arte irekita egon zen harategi bat zuzendu zuen. Gaur egun Ascenek harategi batean ere lan egiten du, saga falimiar luze batekin jarraituz. Ondo gogoratzen du Deustuko Erriberaren edertasuna eta auzoak zuen xarma berezia.

 Ver Más

8
Robert eta Almudena


'La Isla que Nunca Fue, las memorias de un náufrago inglés en Zorrozaurre' da Robert Alcocken eleberriaren izenburua, Deustuko Erribera/Zorrotzaurre protagonista duena. Almudena eta Robert Zorrotzaurrera heldu ziren 2000. urtean, bertan pisu bat erosi zutenean. Auzoak aura eta indar propioa duela diote, eta auzora iritsi zirenean Bilboko bizilagun askorentzat alde hau ezezaguna zela gogoan dute. Almudena Auzokideen Elkartearen parte zen Hiri Plana ezagutzera eman zenean. Momento horretan prozesuaren parte aktiboa izatera gonbidatu ez zituztenez gero, beraien prosezua sortzea erabaki zuten, auzoaren etorkizunerako desioen eta kezken inguruan eztabaidatzeko Foro bat sortuz.

 Ver Más

9
Estibaliz eta Jesse

Estibaliz eta Jesse Deustuko Erriberara iritsi ziren 1996ko martxoan, beraien semeak 4 urte zituenean. Deustun bizi ziren, eta Erriberara mugitu ziren pisuen alokairuaren prezioa dela eta. Beraien esperientziaz hitz egiten dutenean, herri baten antza zuen auzo bati buruz hitz egiten dute, eta nola tabernak eta auzoko jendea ezagutu ahala Deustu alde batera utzi zutela kontatzen dute. (gehiago…)

 Ver Más

10
Constan

Constan Deustuko Erriberako eta Zorrozaurreko negozio desberdinetako langile ohia da. Constan oraindik ere auzora hurbiltzen da noizbehinka bizikletaz. Gogoan du paisaia, auzora heltzeko hartu ohi zuen itsasontzi txikia, garai hartan garraio publikoa Erriberara heltzen zela jendez beteta, eta jatetxeak ere lekurik gabe egoten zirela.

 Ver Más


 
 
 
 
Basado en Ubiqarama ─ Una web de Zawp, con soporte de Infinitum Creative | Términos y condiciones